Manifestua

PSOEk hasitako eta PPk sakondutako lan erreformek eragin berezia dute TIC sektoreko enpresetako langileen artean. Gure sektorea inoiz ez da bereizi antolakuntza ona edo erantzun gaitasuna izatearren. Gaur egun arte. Azken urteetan aldaketa ematen ari da, batez ere enpresa komiteen ugaritzeaz eta beraien koordinazioaz ADETIK bezalako sindikalaniztun plataformen bitartez. Beronarpenak izan diren eta EREak geldiarazi diren sektoreko enpresa ezberdinak ahaztu gabe, orain dela urte bete pentsa ezina izango zena gertatu da.

Egunero modu bereizi gabean eta iraingarrian sortzen diren kanporatzeen lekuko gara; denok dauzkagu Lan Erreformaren biktima diren sektoreko lagun, senitarteko edo ezagunak. Gutariko askori antzinatasuna lapurtzen digutelako biktima ixilak gara, indarrez ezarritako ERE-en txontxongilo pasiboak gara, soldatak blokeaturik dauzkagu eta ez dugu deus esaten… eta hala ere denok gabiltza “… beharko genuke”, “…egin beharko zan”, “dena ondo joango litzateke guk zerbait egingo bagenu…”, “sindikatukoek zerbait egin behar lukete…” esaldiekin baina ez dugu hatzamarrik mugitzen saguari click egiteko ez besterik, Internet bidez ekimen bitxietan izena ematen dugun bitartean eta Facebook bidez kanpaina ezberdinak bultzatzen ditugun bitartean, Twitterren jarraitzaile asko batzen ditugularik eta foro ezberdinetan katedra ezartzen digularik. Guzti hori oso ondo dago, baina beste mundu bat ere bada… gure aurpegien aurrean dagoen mundua.

Mundu horretan negoziazio prozesu bat daramagu Bizkaiko Bulego Hitzarmenean sakonduta, zeineri epea amaitzen zaionean, ez bada akordiorik lortzen, Estatuko Kontsultoria Hitzarmenaz ordezkatuko den; baina azken hau Uztailean agortzen denez, akordiorik ez balego Langile Estatutupean bakarrik geldituko ginateke. Momentu horretan asko eta askori etsipena justifikatzen duten aitzakiak amaituko litzaizkieke. Ez da fikzio zientzia, bertan dagoen zerbait da eta erretratatu beharko gara.

Nola aldatu dinamika hau?

TIC sektorea indibidualismo frikitik ateratzeko garaia heldu da. Mundu birtualetik haratago bada bizirik. Bizitza dago eta erreal, langabezi, kanporatze, larritasun etabarren bizia da eta toka dakiguke, izan ere enpresa askotan tokatuko zaigu zerbait egiten ez badugu.

Horregaitik, datorren maiatzaren 23an kalera irtengo gara, Bizkaiko TIC enpresetako lagunekin eta ADETIKen bildutako sindikatuekin batera. Bakoitza bere pankartarekin baina ahots bakar batekin: merezitako eta bidezko hitzarmena nahi dugu pentsatzen duguna baino indar gehiago duen sekoterarentzat.

23an EZETZ esango diogu lan-eskasiari eta ostikada batengatik eta urteko 20 egunegatik ezagutza guztiak, esperientzia eta berritze potentziala uzten dituzten langileei.

Informatikoa zara, TIC zara…hoberena zara… Frogatu ezazu!

Zure sektorea defendatu, zure etorkizunagatik borroka ezazu. Informatikoak borrokan!

Manifestazioa 2013ko Maiatzaren 23an 19:00tan Biribila Plazan, Bilbon